2016/01/15

PALA TXAPELKETA

Heldu da gaztetxoenen arteko FINAL HANDIA!!!

Atzo frontoian partidu paregabeak jokatu ostean, finalerako txartela bigarren mailako Unaik eta Josebak  eta lehenengo mailako Iñigok eta Markelek lortu zuten. Astelehenenan izango da euren arteko norgehiagoka. Hori bai, finalaren aurretik 3 eta 4. postuak jokoan egongo dira bigarren mailako Ibai eta Joane, Unax eta Anderren kontra arituko direlarik. Zein bikotek lortuko du podiuma? Nortzuk beteko dute txapeldunen koadroa? Hurbildu frontoira!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina