2015/12/18

PALA TXAPELKETA

Egurra ematen ari dira gure palistak! Atzo DBH 1-2koen kategorian partidu gutxi baina politak ikusi genituen, badago maila Ikastolan! Besteak beste, Ibai eta Joane Jon eta Laidaren kontra aritu ziren final erdietarako pasearen bila; partidua bukatu gabe geratu zen txirrinak jo zuenean eta, beraz, astelehenean bukatuko dute nagusien final handia jokatu aurretik. Gaztetxoenekin oporretatik bueltan jarraituko dugu astelehen eta ostegunetan jokatuz, beraz, txapelketan jarraitzen duzuen guztiok frontoira hurbildu.

Bestalde, astelehenean DBH 3-4koen FINAL HANDIA jokatuko da! Euken eta Asier Aintzane eta Linazaren kontra. Hurbildu denok frontoira eta gozatu!

Zorte on guztiei eta eman egurra!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina