2014/06/19

Tailerretan, bertsoka!!!

DBH1A: IKASTURTE BUKAERA
Doinua: Musikaren doinua

Lengua, Mate ta Natura
Gizarte ta Ingelesa
Plastika, Musika, Tekno
ba_al dago bat erraza?

Sofan etzan nahi dut nik
daukat kriston pereza
utzi ja niri bakean
hau bai dela estresa!  

DBH1B: ALAITZ eta GERGO
Doinua: Habanera

Zuk izan dituzu aurten
bai ikasle azkarrenak
zu pozik egotearren
agin ditugu a(ha)leginak
nahiz bidaltzen dizkiguzun
zailak etxerako lanak
guk ekartzen dizkizugu
beti bai ondo eginak
guk bizi izan ditugu
zurekin momentu_onenak
nahiz ta ematen dituzun
zuk klaserik luzeenak
mende erdi bat itteko
urte bat falta duenak
irakasleei gorantziak
ta Gergori zorionak

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina