2014/05/23

JOSU X AIDEKO (2. atala)

"

Josu fruta-dendan dago, betiko tomate ekologikoak erosteko asmoz. Baina zoritxarrez, ez dago bat bera ere. Etxera itzultzekotan dela, motor bat fruta-denda parean gelditzen da, eta bertatik mutil bat jaisten da. Kaskoa kentzean, bere ile beltza mugitzen du iragarkietan bezala. Josu begira dago, Aideko dela konturatzen den arte.


A-aideko, ze-zertan zabiltza hemen?" dio urduri.

"Mendiolako lagunaren tomate ekologikoak dendetara eramateaz arduratzen naiz." erantzuten dio, eta ordura arte Josuk ikusi ez dituen tomate kaxak seinalatzen ditu.

"Benetan? Nire tomate gustukoenak dira!!! Onenak entsaladarako ezta?"

"Bai noski, entsalada prestatuko al duzu gaur neskalagunak eta zuk bazkaltzeko?" Aidekoren irribarrea estutu egin da zertxobait.

"Egia esan, haserretuta gaude" Josuk.

"Nik gaur entsalada prestatu behar nuen bazkaltzeko, eta Maite biran dago...Etor zaitez."

Ordubete beranduago, Aidekoren mahaian daude entsalada jaten.

"Josu, tomate ekologiko zatitxo bat duzu ezpainean..." eta gerturatzen ari da Aideko, Josu ezin mugitu, eta orduan...

(jarraituko du)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina