2013/06/07

globalak eta hurrengo egunak

Ikasle horiek:

Ikasturtea bukatzeko azkenengo txanpa honetan jakin beharrekoak argitu nahi dizkizuegu:

  1. GLOBALETAKO AZTERKETA EGUNAK.

Hauek izango dira globaletako azterketak egiteko egunak:

OHARRA: Hizkuntza tailerreko azterketa ekainaren 11n, asteartean, egin behar izango dute ikasleek.


Ekainaren 12a, asteazkena
Ekainaren 13a, osteguna
Ekainaren 14a, ostirala
8:30-10:00


GIZARTE
LENGUA
MATEMATIKA
10:30-12:00
EUSKARA
NATURA
FISIKA-KIMIKA
ARTE
INGELESA
12:00-13:15
PLASTIKA
HERRITARTASUNA

MUSIKA
TEKNOLOGIA/INFORMATIKA
ALEMANA
TEKNOLOGIA 2-3
BIO-GEO/LATINA

  1. GLOBALAK EZ DITUZTEN IKASLEAK TAILERRETAN ARITUKO DIRA ESKOLA EGUN HORIETAN.
  2. GLOBALETAKO NOTEN BERRI IKASLEEK EKAINAREN 17AN, ASTELEHENEAN, GOIZEKO 12:00etatik aurrera izango dute. Azkenengo azterketak, ez ohikoak, ekainaren 20an, 21ean eta 25ean izango ditugu. Egun hauek nola antolatuko ditugun jakinaraziko dizuegu beste ohar baten bidez.
    Ikasleek egun horretan ikastolara 12:00etan etorri behar izango dute. Gelak hustu, txukundu eta irailaren hasieran topatu genituen bezala uzteko lanari ekingo diogu. 13:30ean etxera itzuliko dira eta urte osoko edo globaletako notak eramango dituzte. Hurrengo egunerako, hau da, ekainaren 18rako notak sinatuta ekarri behar izango dituzte.
  3. Ekainaren 18rako Deba eta inguruak ezagutzeko txangoa prestatu dugu. Antolatutako ekintzen artean batzuekin ibilbidetxo bat egingo da. Horregatik, zapatilak edo ibiltzeko zapata erosoak eramateko eskatzen dizuegu (ez dira mendiko botak behar). Ekintzen ostean hondartzara joango gara (bainujantzia, bazkaria…). Egun osoko txangoa dugu eta ikastolara 17:00ak inguruan helduko garelakoan gaude.
  4. Ekainaren 19a ez ohikoetarako zalantza eguna izango dugu. Zalantzak argitu nahi dituenak 9:00etan ikastolan egon behar izango du.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina