2013/04/16

Seaskari laguntza



Kaixo, Seaskaren aldeko taldearen partez:
Gogoratuko duzuen bezala, iaz ikastolako haurrentzako jaialdi bat antolatu genuen Porrotx eta Patakonekin Seaskari diruz laguntzeko asmoarekin.

Aurten ordea gurasoei zuzendutako jaialditxo bat antolatu dugu. Ekitaldi hau antzerki batez eta magia saio batez osaturik dago. Gainera bertan kafea eta bizkotxo zati bana dohainik jateko aukera izango duzue.
Jakin beharrekoak:


Noiz: Apirilaren 18an.
Non: Ikastolako aretoan.
Ordua(k): 17:30ean irekiko ditugu ateak.
    18:00etan antzerkia hasiko da.
    18:45ean atsedenalditxoa.
    19:00etan magia saioa hasiko da.
    19:30ean bukaera.

Sarrerak 5€ izango dira eta aste honetan zuen seme-alaben tutoreen bidez eskura ditzakezue, datorren astean ordea, idazkaritzan izango dituzue salgai.

"Zero" sarrerak ere egongo dira ekitaldira etortzerik ez dutenentzat baina Seaskari lagundu nahi diotenentzat. Sarrera hauek zuen borondatea eskaintzeko baino ez dira eta ez dute ikuskizunerako balio izango. "Zero" sarrera hauek erosteko asteartean eta asteazkenean ikastolako "ate beltzaren" aurrean mahaiak jarriko ditugu.

Seaskari laguntza ematera animatzen zaituztegu bai ekitaldira etorriz bai "zero" sarrerak erosiz.
Eskerrik asko.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina