2012/03/22

SEASKAko ikastolak

Seaskako egoera ekonomikoa larria dela eta, ikastolan Iparraldeko ikastolakideei diruz laguntzeko talde bat osatu dugu. Urtean zehar ekintza batzuk antolatzeko asmoa dugu beti ere helburu horri lotuta.

Lehen ekintza PORROTX ekartzea izango da. Ekitaldia apirilaren 19an 17:30ean izango da. Sarrera 5€ izango da eta martxoaren 26tik 30era HHko 1, 2, 3, 4 eta 5 urteetako tutoreek eta LHko 1., 2. eta 3. mailetakoek izango dituzte salgai geletan, apirilaren 16tik aurrera idazkaritzara jo beharko da sarrerak lortzeko. Antolakuntzatik sarrerak lehenbailehen eskuratzeko aholkatzen dizuegu sarrera kopurua mugatua izango da eta.

"0 sarrera" ere egongo da, ekitaldira etortzerik ez baina Seaskari diruz laguntza eman nahi dutenentzat. Sarrera hauek tutore guztiek geletan izango dituzte 26tik 30era eta apirilaren 16tik aurrera idazkaritzan.

Eskerrak eman beharrean gaude PORROTXi ez digulako ezer kobratuko eta ateratzen dugun diru guztia Seaskari zuzenean bidaltzeko moduan egongo garelako.

Animatzea baino ez zaigu gelditzen. Ea bada Areto Nagusia (lehengo eliza) betetzea lortzen dugun!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina